Espainiako Gobernuak azken asteotan iragarri eta onartutako gizarte eta enplegurako neurriak gustuko ez eta bihar, ostegunarekin, Leioan horren aurka antolatzeko bilera deitu dute. Batzarra arratsaldeko 7:30ean izango da, Leioako Langabetuen Asanbladak San Juan etxaldeko 3. zenbakian duen lokalean. Besteak beste, bilera iragartzeko karteletan honako gaiak aurreratu dituzte antolatzaileek: erretiroa 67 urteetaraino atzeratu izana, pentsio duinen aldeko aldarrikapena eta lan banaketa. Batzarrera "Gobernuak iragarritako neurriek erasotua sentitzen" diren guztiak gonbidatu dituzte. Bestalde,
Bizkaiko langabetu asanbladak etzi, ostirala, bilduko dira Sestaon, otsailaren 20an burutuko duten mobilizazioa antolatzeko. Egun, zazpi asanblada batzen dira kolektiboan: Erandio, Leioa, Plentzia eta Gorliz, Barakaldo, Santurtzi, Sestao eta Traparangoa. Azken hori urtarrilaren bukaeran berrantolatu zen. Argazkian, Bizkaiko langabetuen asanbladen ekintza bat Areetako Inem-en bulegoan.