Elurra itsas mailan ere bota lezakeela ohartarazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 10a, 20:22

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak elurra ostegunean eta ostiralean 100 metrotik gora botako duela ohartarazi du, eta itsas mailan ere egin lezakeela azpimarratu du. Prezipitaziorik handienak asteazkenetik ostegunerako gauean eta ostegun eguerditik arratsalde-gauera arteko orduetan helduko dira; hortaz, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak emandako abisua, horia asteazkenean eta ostiralean, laranja mailakoa izango da ostegunean zehar. Prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, Herrizaingo Sailak arretarik handiena eskatu die gidari guztiei, eta, halaber, mendira ez joateko eskaera luzatu du. Trafikoaren telefonoa gogorarazi du (902 112 088), eta SOS Deiak 112 zerbitzura deitzea gomendatzen du edozein larrialdi egotekotan. Argazkian, Sopelako Arrietara hondartza elurrak zurituta / © Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun