Uribe Kosta eta Erandioko hamar bat gizon-emakume egin dute elkarretaratzea, gaur iluntzean, Algortako Telletxe plazan,
Amelia Sanchez barakaldarra gogoratu eta emakumeen aurkako bortxakeriak urteko bigarren biktima eskuratu duela salatzeko. “Nazkatuta gaude. Emakumeon kontrako indarkeriari aurre egin!” lelopean, Emakumeon Mundu Martxako Euskal Herriko Plataformaren protokoloari jarraikiz deitua zuen kontzentrazioa
Bilgune Feministak; eta LAB sindikatuak ere bat egin du deialdiarekin. Astelehen goizaldean, SOS Deiak 112 zerbitzuan telefono-deia jaso zuten, Barakaldoko etxebizitza batean eztabaida bat izan zela eta emakume bat beharbada hilik zegoela esateko. Etxebizitzan, Amelia Sanchez 65 urteko emakumezkoa hilda aurkitu zuten, soinean arma zuri batez egindako zauriak zituela. 41 urteko semea atxilotu zuen Ertzaintzak. Argazkian, gaurko elkarretaratzea Algortan.