Inauterietarako ogi txigortu lehiaketa antolatu dute Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 10a, 23:06

Bigarren urtez, ogi txigortu lehiaketa antolatu du Barrikako Udalak, Inauteriak ospatzeko. Lehiakide bakoitzak ogizko dozena bat torrada aurkeztu beharko du, udaletxeko beheko Solairuan, ostiral honetan, otsailak 12, arratsaldeko bostetan. Ordu erdi beranduago hasiko dira epaileak horiek dastatzen, irabazlea zein den erabakitzeko. Lau sari banatuko dira, 25, 35, 50 eta 100 eurokoak, hurrenez hurren. Horiek banatu ostean, hurbildutako jendeari ere ogi txigortuak probatzeko aukera emango diote. Lehiaketan izena emateko epea bihar bertan, ostegunarekin, amaituko da, goizeko 11:30ean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun