Txikienen txanda, beraz, otsailaren 16, asteartean, izango da. Goizetik izango dira kaleetatik zehar euren mozorro alai eta koloretsuekin. Alde batetik, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara Sakoneta kiroldegian haurrentzako parkea izango da prest. Bestetik, 12:30ean eta 17:30ean animazio taldearen ekitaldia izango da eta 13:30ean inauteri torraden banaketarekin hasiko dira. Mozorro lehiaketaren partaideen desfilea, berriz, 18:30ean hasiko da Sakonetan eta 19:00etan sari banaketarekin amaituko da.
Leioako Inauterien egitaraua:
Otsailak 12, ostirala:
• 17:30ean, haur eta gaztetxoentzako tailerrak eta puzgarriak, Euskal Etxeen Plazan, Maritxu Teilagorren eskutik.
• 19:00etan, txokolate jana, Euskal Etxeen Plazan, Maritxu Teilagorren eskutik.
• 21:00etan, musika eta animazioa, Ikea Barri plazan.
• 21:30ean, Leioako XX. Udal Mozorro Lehiaketako partaideen desfilea, Ikea Barri plazan.
• 22:30ean, Leioako XX. Udal Mozorro Lehiaketako sari banaketa, Ikea Barri plazan.
• 23:00etan, erromeria Orots taldearekin, Ikea Barri plazan.
• 00:00etan, Inauteri afaria, Kurkudi herriko tabernan, Kurkudi Kultur Taldeak antolatuta. Izena aurretik eman behar da, 10 eurotan.
• 02:30ean, Ikea Barri plazako jaiaren bukaera.
Otsailak 16, asteartea:
• 11:00etan, haurrentzako parkearen hasiera, Sakoneta kiroldegian.
• 12:30ean, Potxin eta Patxin animazio taldearen ekitaldia, Sakoneta kiroldegian.
• 13:30ean, Inauteri torraden banaketa, Sakoneta kiroldegian.
• 14:00etan, goizeko ekintzen bukaera.
• 16:00etan, arratsaldeko ekintzen hasiera.
• 17:30ean, Txanogorritxu Rock animazio taldearen ekitaldia, Sakoneta kiroldegian.
• 18:30ean, Leioako XVIII. Haurren Udal Mozorro lehiaketako partaideen desfilea, Sakoneta kiroldegian.
• 20:00etan, jai bukaera.