Esan bezala, hurrengo asteburuan, Astrabudua aldera egingo dute salto Inauteriek; horietan ere Erandioko Udalak zein herriko elkarteek antolatutako ekimenak nahastuko direla. "Gainera, Astrabuduara talde hobeagoak ekartzeko aukera izan dugu (Afrikako zein Brasilgo folklorean arreta jartzen duen Afro Sound System taldea, Blues Brothers-ak imitatzen dituen Granujas a todo ritmo seikotea...), hurrengo asteburua izanda libreago daudelako", aipatu zuen Kultur zinegotziak. Bitartean, larunbat horretan, otsailak 20, Altsasuko inauterietako folklorearen errepresentazioa egingo dute Trabudu Dantza Taldeko kideek, 18:00etan. Ordu eta erdi beranduago, momotxorroen artean hartuko dute txokolatea txikiek. Egun horretako Nagusientzako Mozorro Lehiaketa (Koadrilak), berriz, Astrabuduako merkatarien elkarteak antolatu du. Azkenik, lehendabiziko aldiz egingo du inauteri kalejira Astrabuduan, igande horretan, Erandioko Udal Musika Bandak.
Kartel lehiaketa
Hirutan aurkeztu eta birritan irabazi du Erandioko Inauterien kartel lehiaketa egun Bilbon bizi den Laxmi Nazabal erandioztarrak. Orain bi urte 1.500 euro eskuratu zituen; orain, baina, 800 euro. Lehiaketa egin duten bost urteetan, sariak murriztu dituzte lehenengo izan da aurtengoa eta, horrek, agian, parte-hartzaileen kopuruan ere izan du eragina, Santi Neiraren iritziz. 17 lagun baino ez dira aurkeztu aurten. Hala ere, "lanen kalitatea handiagoa izan dela diote epaimahaikideek", Kultur zinegotziak aipatu zuenez. Neirak aitortutakoaren arabera, Erandioko Udalak %30 inguru murriztu du Inauterietara bideratutako aurrekontua, "krisia dela eta"; 2009ko 49.000 eurotik 35.000 eurora, hain zuzen ere. Laxmiren kartelari dagokionez, "Bon esponja" marrazki bizidun telesail ezagunean oinarritu den galdetu diote askok. Hala ere, mozorrotzeko ideiak besterik ez dituela ematen aipatu du neskak. Katu, txipiroi eta olagarro bitxi banak osatzen dute kartela.
Egitaraua:
Erandio Landa:
Otsailak 13, larunbata
Antolatzailea: Goi-Alde Dantza Taldea.
- 19:00 Lantzeko inauteria.
- 19:30 Txokolatada.
- 20:00 Erromeria, Erdizka Lauetan taldearekin.
Altzaga:
Otsailak 12, ostirala
- 18:30 Bambalua Teatro taldearen “Lopez y familia” kaleko antzezlana, Irailaren 23a plazan.
- 20:00 Kaleko musika animazioa, Houba Samba Rock taldearen eskutik, Altzagako oinezkoen alderdian.
- Inauteri Jaia, Irrintzi Kultur Elkarteak antolatuta, azoka zaharrean. Aurten, marrazki bizidunen pertsonaiak izango dira mozorrotzeko gaia. Jaialdiarekin hasteko musikaz animatutako kalejira egingo da eta, jarraian, jolas ezberdinak. Zozketak ere egongo dira.
Otsailak 13, larunbata
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00. Umeentzako jarduerak, udaletxeko arkupeetan (eguraldi txarra egiten badu, merkatu zaharrean). Askotariko tailerrak (maskarak egitekoa, mozorroena...) eta puzgarriak egongo dira.
- 18:00 Inauterietako Mozorroen Haur Lehiaketa, Altzagako azoka zaharrean. Parte-hartzaile guztiek derrigorrez eman beharko dute izena, 17:00etatik 18:00etara, haurrentzako tailerren inguruan. Parte hartu ahal izateko, 14 urte baino gutxiago izan behar da. Izena ematen dutenek ezartzen diren probetan parte hartu behar izango dute. Epaimahaiak, guztira, bost sari eta diplomak banatuko ditu parte-hartzaileen artean.
- 19:00 Txokolatada, udaletxeko arkupeetan.
- 20:30 Nagusientzako Mozorro Lehiaketa (Koadrilak), Altzagako azoka zaharrean. Parte-hartzaile guztiek izena eman beharko dute, 19:00etatik 20:00etara, azoka zaharrean. Parte hartu ahal izateko, 14 urte baino nagusiagoa izan beharko da, eta, gutxienez, bost pertsona izan beharko dira guztira. Izena ematen dutenek ezartzen diren probetan parte hartu behar izango dute. Epaimahaiak, guztira, hiru sari banatuko ditu (300, 200 eta 100 euro) parte-hartzaileen artean.
- 22:00 Kaleko musika animazioa, Mania Percutoria taldearen eskutik, Altzagako oinezkoen alderdian.
Otsailak 14, igandea
- 11:00-14:00 Umeentzako jarduerak, udaletxeko arkupeetan (eguraldi txarra egiten badu, merkatu zaharrean). Askotariko tailerrak (maskarak egitekoa, mozorroena...) eta puzgarriak egongo dira.
- 12:30 Kalejira, Udal Musika Bandaren eskutik, Altzagako oinezkoen alderdian.
- 17:30 Dantzaldia, Dantza Alai orkestrarekin, azoka zaharrean.
Astrabudua:
Otsailak 19, ostirala
- 18:30 “Luma Gorri” antzezlana, Txorromorro taldearen eskutik, Josu Murueta plazan.
- 20:00 Kaleko musika animazioa, Afro Sound System taldearen eskutik, Astrabuduako oinezkoen alderdian.
Otsailak 20, larunbata
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako jarduerak, Josu Murueta plazan (eguraldi txarra egiten badu, kultur etxean). Askotariko tailerrak (maskarak egitekoa, mozorroena...) eta puzgarriak egongo dira.
- Euskal inauteri tradizionala, Trabudu Dantza Taldeak antolatuta: 18:00etan, Altsasuko inauterietako folklorearen errepresentazioa eta kalejira. 19:30ean, txokolatada.
- Nagusientzako Mozorro Lehiaketa (Koadrilak), Astrabuduako merkatarien elkarteak antolatuta. Parte hartzeko baldintzak tabernetan eta saltokietan emango dira jakitera. 300, 200 eta 100 euroko hiru sari egongo dira.
- 21:30 Kaleko musika animazioa, Granujas a todo ritmo taldearen eskutik, Astrabuduako oinezkoen alderdian.
Otsailak 21, igandea
- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako jarduerak, Josu Murueta plazan (eguraldi txarra egiten badu, kultur etxean). Askotariko tailerrak (maskarak egitekoa, mozorroena...) eta puzgarriak egongo dira.
- 12:30 Kalejira, Udal Musika Bandaren eskutik, oinezkoen alderdian.
- 18:00 Inauterietako Mozorroen Haur Lehiaketa, Josu Murueta plazan (eguraldi txarra egiten badu, kultur etxean). Parte-hartzaile guztiek derrigorrez eman beharko dute izena, 17:00etatik 18:00etara, haurrentzako tailerren inguruan. Parte hartu ahal izateko, 14 urte baino gutxiago izan behar
da. Izena ematen dutenek ezartzen diren probetan parte hartu behar izango dute. Epaimahaiak, guztira, bost sari banatuko ditu parte-hartzaileen artean.
- 19:00 Txokolatada, Josu Murueta plazan.