Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Zirkuak beteko ditu bihar Itzubaltzetako Inauteriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 12a, 12:19

“Erromo circus” lelopean, larunbat honetarako, otsailak 13, Inauteriak ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte Zasi Eskola Dantza Taldeak, Erromo eta Pinuetako Jai Batzordeak eta Itzubaltzeta gaztetxeak. Azaldu dutenez, adin guztientzako jarduerak egongo dira: jolasak eta tailerrak, gaztelu puzgarriak, bazkari herrikoia, auzoko kaleetatik kalejira, erromeria… "Auzotar guztiok goza dezakete “Erromo circus” eskainiko dienaz", gaineratu dute. Gauzak horrela, 12:00etatik 14:30era, besteak beste, rokodromoa, karioka zein malabar tailerrak, ping-pong, mahai-futbola, mozorro lehiaketa eta zirku ikuskizuna izango dute txikiek, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan. Arratsaldean, berriz, txokolatada egingo dute Pinuetako Cervantes plazan, 18:00etan. Ordu erdi beranduago abiatuko da kalejira bertatik. Azkenik, 21:00etan, Amaiur taldeak alaituko du dantzaldia, Santa Eugenia plazan. Argazkian, iaz dozena bat indio apatxe identifikatu zituen Ertzaintzak, Itzubaltzetako Inauterietan. Argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen.

Lehen aipatu hiru elkarteak bertan izango dira, bakoitzak bere esperientziaz baliatuz, "Inauteri herrikoiak" egiteko asmoz. "Auzoko jendeak auzoko jendearentzat antolatutako ospakizuna izango da, ahalik eta jende gehiagorengana hel gaitezen", zehaztu dutenez. Zasi Eskola Dantza Taldeak, Erromo eta Pinuetako Jai Batzordeak eta Itzubaltzeta gaztetxeak "auzoko motore" gisa, kultur aktibitateen aldeko apustua egiten dute. Horregatik, beraien eguneroko lanaz gain, gero eta jarduera gehiago egiten dituzte elkarren artea, helburu bakarra "auzoko dinamizazioa bateratu bat lortzea" dela.

Egitaraua:

12:00-14:30 Santa Eugenia plazan.
- Rokodromoa.
- Puzgarriak.
- Tailerrak.
- Karioka tailerra.
- Malabare tailerra.
- Musika animazioa.
- Ping-pong.
- Mahai-futbola.
- Haurrentzako jolasak.
- Haurrentzako Mozorro Lehiaketa.
- Zirku ikuskizuna.

18:00 Cervantes plazan.
Txokolatada.

18:30 Cervantes plazatik abiatuta.
Kalejira herriko kaleetan zehar.

21:00 Santa Eugenia plazan.
Erromeria Amaiur taldearekin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun