
Larunbat honetan, otsailak 13, euskal inauteri ikuskizuna eskainiko du, Gorlizen, Aratz Dantza Taldeak, 18:30etik aurrera. Urtero, zanpantzarrek lagundutako kalejira egin eta, ondoren, Eliz plazan erretzen dute Miel Otxin. Horren ondoren txokolatada egingo dute eta Dunbots fanfarrea ere ibiliko da kalez kale. Iganderako, berriz, ogi txigortu txapelketa antolatu du bigarren urtez
Gorlizko Udalak. Horiek etxean egin beharko dituzte parte-hartzaileek eta ondoren aurkeztu, 13:00etatik 13:30era, Iberrebarri plazan. Halere, aurretik eman beharko da izena: eguerdiko 12etan, hain zuzen ere. Antolatzaileek zehaztu dutenez, gutxienez 6 ogi txigortu eta gehienez 12 aurkeztuko dira. Gainera, epaimahaikideek dastatu ondoren, jendeari ere eskainiko zaio. Arratsalde horretan, Inauterietako zine ikuskizuna egongo da, 17:00etan, erakusketa aretoan. Azkenik, astelehen eta asteartean, Inauterietako ludoteka eta tailerrak izango dira kultur etxean —astearte arratsaldean, pilotalekuan—, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Argazkian, Gorlizen ere egingo dute ogi txigortu lehiaketa.