Mozorro lehiaketa egingo dute bihar Urdulizen

Inauteriak ospatzeko asmoz, hainbat ekimen antolatu ditu larunbat honetarako, otsailak 13, Urdulizko Udalak. Goizez zein arratsaldez, haurrentzako jolasak izango dira probalekuan: puzgarriak, ohe elastikoak eta tailerrak, besteak beste. Ordutegia ondokoa izango da: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Horretaz gain, beraientzako euskal mozorroa egiteko aukera izango dute txikiek eta, 19:00etan, horrekin desfilatu. Mozorro lehiaketaren sari banaketa ostean, berriz, txokolatada egongo da guztientzat. Sariak ematerako orduan euskal mozorroak izatea, mozorroen originaltasuna, ikusgarritasuna eta egite-lana izango dira kontuan, udal iturriek zehaztu dutenez. Argazkian, euskal mozorroak landuko dituzte Urdulizen / cc-by-sa Dantzan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun