Otsailaren 16an, Inauterietako Asteartean, mitologia tailerra izango dute 6 eta 12 urte arteko neska-mutil lemoiztarrek,
Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez. Ordutegia, 17:30etik 19:30era jarri dute, Armintzako kultur etxean. "Tailer honek bi zati izango ditu. Hasieran euskal mitologiari buruzko zenbait kondaira kontatuko dira haurrek tailerraren testuingurua ulertu eta ezagutu dezaten. Ondoren, euskal izaki mitologikoen maskarak egiten ikasiko dute", azaldu dute tokiko arduradunek. Izena eman nahi duena Armintzako kultur etxera joan beharko da, azken eguna gaur dela. Hala ere, mitologia tailerra baino lehen, igande honetan, otsailak 14, disko festa izango dute umeek, DJ Xaiborren eskutik. Eguerdiko 12:30ean hasiko da, Armintzako kultur etxean. Argazkian, lamia dantzan Lamiakoko Maskaradan.