Barrikako alkatearen arreba zen atzoko istripuan hildakoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 12a, 16:31

"El Pais" egunkari espainolak zabaldu duenez, Yolanda Ezpeleta, Juan Jose Ezpeleta Barrikako alkate jelkidearen arreba zen atzo, osteguna, Sopelan gertatutako auto-istripuan hil zen 38 urteko emakumea. Aurretik udal agintari barrikoztarra ere izan zen Jose Maria Ezpeletaren alaba, beraz. Ezbeharra eguerdian gertatu zen, Bizkaiko 2122 errepidean. Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, hildakoa bere autotik jaitsi eta hirugarren kotxe baten gidariarekin zegoen aurretik izandako txapa istripu batez hitz egiten. Orduan, goizeko 11:15ak aldera, Berangoko norabidean zihoan beste auto batek emakumea harrapatu zuen. Yolanda Ezpeleta autoaren gurpilen azpian gelditu zen harrapatuta. Bertaratu ziren suhiltzaileek eta osasun langileek ezin izan zuten ezer egin, gorpua atera eta heriotza egiaztatzea baizik. Beste gidaria, 45 urteko gizonezkoa, ospitalera eraman behar izan zuten, hainbat lesio izan zituen eta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun