Mozorroa egiteko aukera izango dute neska-mutilek Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 12a, 16:45

Otsailaren 20an, larunbatarekin, hasiko dira Berangoko Inauteriak, 18:30ean, Berangoetako kultur etxetik abiatuko den jaitsieraren bitartez. Txokolatadaren ondoren, dantzaldia izango da frontoian. Horretan, ogitartekoak eta ogi txigortuak salduko dituzte, denon poltsikorako salneurrian, bildutako dirua ACOBI elkarteri emateko asmoz. Otsailaren 21ean, igandea, Simon Otxandategi dantza taldea izango da eguneko protagonista, maskarada eskainiko duela. Axgane auzotik abiatuko dira dantzariak 11:15ean, Lantzarte eta Karabigane bidean, 13:15ak aldera Sabino Arana kalera heltzeko. Frontoian, txikiek dantzatuko dute. Baina, txiki zein gazteentzako ekitaldien artean, euren mozorroa egin ahal izateko tailer bereziak izango dituzte; eta horrela jaitsieran parte hartu. Ludoklubean, gaur eta hilaren 19an izango dira aipatu tailerrak, 18:00etatik aurrera. Gaztelekuan, berriz, bihar eta etzi egingo dituzte, 16:00etatik aurrera. Argazkian, neskato bat aurpegia margotuta.

Bitartean, gaur, ostirala, otsailak 12, gazteei zuzendutako ekimen berezi bat hartuko du Santa Anako kultur etxeak. “Gizonak versus emakumeak” gaiaren inguruko eztabaida izango da Gaztelekuan, Berango Gaua jardunaldiaren barruan. Mahaingurua arratsaldeko zortzietan hasiko da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun