
Tutu bat zulatu ostean, gaur eguerdian gas natural hornidura etenda geratu da, hainbat orduz, Algortako Basagoiti Etorbideko atalondo bateko etxebizitzetan. Getxoko udal iturriek adierazi dutenez, "telefonia operadore pribatu ezagun batek" egin du zuloa, Andres Cortina kaleko 18. zenbakiaren parean, "zuntz-optikoa ipintzeko kanalizazio lan batzuk egiten ari zela". "Enpresak Udalaren baimena zeukan aipatu lanak egiteko. Udalak, halere, ez du inolako zerikusirik lan horiekin eta lan hauek ere ez dute zerikusirik Getxo Antzoki berria egiteko egiten ari direnekin", gaineratu dutenez. Gas ihesa gertatu ostean, Getxoko Babesgo Zibilak ingurua itxi du, baina handik gutxira zabaldu du. Tokiko erakundeko arduradunen hitzetan, "ihesak ez du inolako arriskurik eragin, ez auzokoentzat, ezta bertatik ibili diren pertsonentzat ere". Argazkian, Getxo Antzokiko lanetatik gertu izan da ihesa.