Uribe Kosta eta Erandiora bezala, Bilbora ere heldu dira Aratusteak; tartean, aurtengo Farolin Jose Lejarraga “Petiso” algortarra dugula. Gauzak horrela, Inauteriak umore onez eta alaitasunez ospatzeari ekin dio Kontzientzia Eragozpen Mugimenduak (KEM): "baita ironiaz eta kritika finez ere. Ez ahaztu. Batez ere boterearen aurka", gaineratu dute antimilitaristek. Bide horretan, KEMeko kideek mozorroak janzteko ohitura dibertigarria aprobetxatu dute gaur
armadari "omenaldia" (espainolez) egiteko, eta "goraipatu" dute armadak munduko biztanleen arteko desberdintasunak mantentzeko egiten duen ekarpena. Autoritateek "dominak" banatu dituzte: Pizarro II faseari, Eurofighter 2000 karroari (arerioen biztanle-taldeen aurka zehaztasunez tiro egiteagatik), Taurus misil "baliotsuei" (bertokoak, Areetako Zugatzarte Etorbideko 56. zenbakian egoitza duen
Sener enpresak eta ITPk egindakoak)… eta, batez ere, "Adorerik ez" militarra goraipatu dute, eta Armadaren leloa denaren gainean egin da indarra: “Alistatu, nik nahi dudana izango zara!”. Argazkian, gaurko "omenaldi militarra", Ertzaintzak zainduta / © KEM-MOC.