Bestalde, Gara.net-ek zabaldu duenez, Tortuaren Aurkako Taldeak (TAT) gogora ekarri du azken 40 urteotan 7.000 euskal herritar baino gehiagok jasan dituztela torturak. "Tresna politiko bezala erabiltzen du tortura Gobernu espainiarrak, informazio politikoa eskuratu, atxilotuen autoinkulpazioak lortu eta euskal herritarren artean benetako beldurra zabaltzeko helburuarekin", salatu du.
Iaz 45 euskal herritarrek salatu zituzten torturak Guardia Zibila, Ertzaintza eta Polizia Espainolaren esku inkomunikatuta egon ostean. 2010. urtean "oraindik orain torturaren errealitatearekin aurrez aurre aurkitzen gara, atxilotuen inkomunikazioak horretarako inpunitate guztia eskaintzen dielako torturatzaileei", nabarmendu du TATek.
Joxe Arregi basatiki torturatu eta erail zuteneko 29. urteurrenean, gaur Torturaren Aurkako Eguna dela, Ertzaintzak Itzubaltzeta / Romon jardun du tortura salatu duten panel eta kartelak kentzen. Goizeko 13:00ak aldera, Polizia autonomikoko dozena bat partaide, haietako erdia kalez jantzita, hurbildu dira herri horretako eliza ondora bertatik torturatuen lekukotasunak kentzera. Auzokideen protesten artean, gainera, umeentzako Inauteriak ospatzen ari ziren gunera sartu eta bertatik ere hainbat kartel kendu dituzte. "Ertzaintzak torturaren salaketa kaleratzea nahi ez" duela eta egun "adierazpen askatasunik ez" dagoela salatu du ezker abertzaleak. Bestalde, atzo, torturaren aurkako eskualdeko manifestazioa egin zuten dozenaka lagunek Leioan. Gaur ere, mobilizazioak izan dira Algorta, Berango eta Leioan. Bestalde, iaz ere, Itzubaltzeta / Romoko Inauteriak izan zituen jomugan Ertzaintzak,