Sopeloztarra zen larunbatean Petronorren hildako langilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 15a, 19:31

Sopelako bizilaguna zen, larunbatean, Petronor enpresaren Muskizeko findegian hil zen langilea, Sopela.net agerkari digitalak baieztatu duenez. Ezbeharra 16:30 aldera izan zen: azpikontrata batentzat mantenu lanak egiten zituen 50 urteko gizona itota hil zen, depositu batean lanean ari zela. Oraindik ikertzen ari dira zergatik gertatu zen istripua. Halere, ezbeharraren arrazoiak batzuk zein besteak izan, gaur bertan, 24 orduko lanuztea egiten ari dira Muskizko lantegian, Petronorreko enpresa batzordeak deituta. Goizeko seietan abiatu dute langile sopeloztarraren heriotza salatzeko protesta. Bitartean, gaur bertan egingo dituzte haren aldeko hileta elizkizunak, 19:00etan, Sopelako San Pedro elizan. Argazkian, 2009ko Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, LABek egindako elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun