Bilbao BBK Live jaialdian joko du Rise to Fall taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 15a, 18:29

2010eko Bilbao BBK Live jaialdian parte hartuko duten hainbat talderen izenak ezagutzera eman dituzte jada antolatzaileek. Besteak beste, Rammstein, Slayer, Rise Against, Coheed And Cambria, Bullet For My Valentine, Pearl Jam, Capsula, Manic Street Preachers eta Jet arituko dira Kobetamendin zuzenean. Horiekin batera, Sopela eta Bilboko lagunez osatutako Rise to Fall boskoteak emango du kontzertua, Last Tour International enpresako ordezkariek baieztatu dutenez. Azken horiek, "Bilbo Hiria" Pop Rock Lehiaketako 21. edizioko Metal kategorian suertatu ziren irabazle abenduan. 2010eko Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 8an, 9an eta 10ean izango da: Rise to Fall-ek lehenengo egunean emango du kontzertua. Argazkian, Rise to Fall taldea kontzertu bat ematen.

Bilbao BBK Live jaialdiko 3 eguneko bonuak 110 euroren truke (+ banaketa gastuak) daude eskuragarri. Uztailaren 8ko sarrerek 50 euro balio dute (+ banaketa gastuak) eta 9koek beste 50 euro (+ banaketa gastuak). BBK eta Ticketmaster sarean daude eskuragarri jaialdiko sarrera guztiak.

Hauxe da oraingoz baieztatuta dagoen egitaraua:

- Uztailaren 8a, osteguna: Rammstein, Slayer, Rise Against, Coheed And Cambria, Bullet Fopr My Valentine, Rise to Fall…

- Uztailaren 9a, ostirala: Pearl Jam, Capsula...

- Uztailaren 10a, larunbata: Manic Street Preachers, Jet...
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun