Haitiren aldeko argazki-maratoia egingo dute bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 15a, 18:57

"Argazki batzuk ez liratekeelako izan behar" iritzita, bihar goizeko 10etatik gaueko 20:00etara Haitiren aldeko argazki-maratoia egingo dute Leioan. Images imagen y gestion enpresa leioaztarrak antolatutako ekimena Mendibile kaleko 5. lonjan burutuko dute, enpresaren argazki-estudioari etekin humanitarioa ateratzeko asmoz. Horrela, Inauterietako asteartean bertara hurbilduko den pertsona orori estudioko erretratua aterako diote, "bost euroko prezio sinbolikoaren truke", Jon Martinez Imageseko kideak jakinarazi duen bezala. Elkartasunari aurpegia jarriz aterako den diru guztia Save The Children nazioarteko EGKri emango diote, egun Haitin dituen proiektuak finantzatzeko. Argazkian, ume bat Port-au-Prince-ko errefuxiatu eremu batean / cc-by-nc-nd Adriana Zehbrauskas - Polaris eta Save The Children.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun