Neguri Bizkaiko hiriburua izango da bihar ordu batez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 15a, 20:44

Bihar, asteartearekin, goizeko 10etatik aurrera, Negurik Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseilua hartuko du, ordu batez edo. Izan ere, lurralde historikoaren Gobernuak Getxoko Udaletxeko Udalbatza aretoan jarriko du behin-behineko egoitza, bertan ohiko bilkura egiteko. Jose Luis Bilbao diputatu nagusiari eta bere taldeari harrera egingo die Imanol Landa alkateak berak. Gobernu Kontseiluaren batzarraren ostean, Bilbaok eta Landak Areetako Bake Eder etxean zegoen orubean egiten ari diren BiscayTIK eraikinaren ezaugarriak eta helburuak aurkeztuko dituzte prentsaurrekoan. Aurkezpena Getxoko Udaltzaingoaren eraikineko prentsa aretoan egingo dute, goizeko 11:30etik aurrera. Argazkian, Jose Luis Bilbao eskuman, Andoni Ortuzar EAJren BBBren presidentearekin, 2008ko maiatzaren 19an, Areetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun