Ezbeharra ostegun eguerdian gertatu zen, Bizkaiko 2122 errepidean. Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, hildakoa bere autotik jaitsi eta hirugarren kotxe baten gidariarekin zegoen aurretik izandako txapa istripu batez hitz egiten. Orduan, goizeko 11:15ak aldera, Berangoko norabidean zihoan beste auto batek emakumea harrapatu zuen. Yolanda Ezpeleta autoaren gurpilen azpian gelditu zen harrapatuta. Bertaratu ziren suhiltzaileek eta osasun langileek ezin izan zuten ezer egin, gorpua atera eta heriotza egiaztatzea baizik. Beste gidaria, 45 urteko gizonezkoa, ospitalera eraman behar izan zuten, hainbat lesio izan zituen eta.
Ikusi Ander Deuna ikastolak ospatutako Inauterien bideoak, Sopela.net-en eskutik: