Merkataritzan euskara gehiago erabiltzera bultzatuko dute Mankomunitateak eta Getxok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 15a, 23:12

"Euskera, eskaintzarik onena" lelopean, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abiatu dute Uribe Kostako Mankomunitateak eta Getxoko Udalak. Ekimena pasa den ostegunean aurkeztu zuten Bilbon Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko euskara sustatzeko zuzendari nagusia, Imanol Garai Sopelako alkatea, Aketza Sanchez Plentziako Cabo Billano establezimenduaren jabea eta Nerea Garitagoitia Zaldibarko euskara zinegotziak. Kanpainako hartzaileak esparru guztietako dendariak, ostalariak eta merkatariak izango dira eta euskarririk nagusiena CDa izango da. Bertan, merkatariek euren eguneroko lana euskaraz egiteko edo zerbitzua euskaraz emateko behar dituzten baliabideak bildu dira. Argazkian, oraingoa ez da udalek merkataritza euskalduntzeko burutzen duten lehenengo kanpaina, Getxoko Udalak sustatutako "Okindegian ere euskaraz", kasu.

CDa bi bertsiotan kaleratuko dute, euskara hutsez eta euskaraz zein espainolez. Edozein kasutan, lau laguntza mota izango dituzte erabilgarri dendariek: hiztegia, kartelak, idazkiak eta argibideak.

Arloko hiztegian, merkataritzako bilaketak egin ahal izango dituzte, bai euskaratik espainolera eta baita aldrebes ere. Nahi izanez gero, emaitza inprimatzeko aukera ere izango dute erabiltzaileek. Bigarren atalean, merkataritzan gehien erabiltzen diren kartelen eredu ezberdinak topa daitezke CDtik moldatu eta inprimatzeko moduan. Inprimakiei dagokienez, CDan fakturak, emate agiriak, ordain agiriak, edota Gizarte Segurantza eta INEMeko inprimakiak daude eskuragai. Azkenik, laugarren atalean parte hartu duten euskara zerbitzuen informazioa zein merkatarientzat interesgarriak izan daitezkeen esteka batzuk jaso dira.

Eskualdeko zortzi udal horietaz gain, ekimenean Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Balmaseda, Berriz, Durango, Enkarterri, Gordexola, Igorre, Lekeitio, Lemoa, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Sestao eta Zaldibarrek parte hartuko dute. Era berean, kanpaina Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek babestu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun