Ertzaintzak lekukoak behar ditu Sopelako istripua argitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 16a, 14:24

Ertzaintza lekukoen bila dabil joan den ostegunean, otsailak 11, Sopelan gertatu zen trafiko istripua argitzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak adierazi duenez. Horretan bizia galdu zuen 38 urteko Yolanda Ezpeletak. Ezbeharra eguerdian gertatu zen, Bizkaiko 2122 errepidean. Herrizaingo Sailak orduan zabaldu zuenez, hildakoa bere autotik jaitsi eta hirugarren kotxe baten gidariarekin zegoen aurretik izandako txapa istripu batez hitz egiten. Orduan, goizeko 11:15ak aldera, Berangoko norabidean zihoan beste auto batek emakumea harrapatu zuen. Yolanda Ezpeleta autoaren gurpilen azpian gelditu zen harrapatuta. Bertaratu ziren suhiltzaileek eta osasun langileek ezin izan zuten ezer egin, gorpua atera eta heriotza egiaztatzea baizik. Beste gidaria, 45 urteko gizonezkoa, ospitalera eraman behar izan zuten, hainbat lesio izan zituen eta. Ikerketan lagungarri izan daitekeen informaziorik izanez gero, Bizkaiko Trafiko Unitateari (946 079 034) deitzea eskatu du Ertzaintzak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun