Amaia Nerekan Umaran algortarrak
Hamaika Bilbo Telebistako zuzendari ardurari utziko dio "aurki". "
Berria" egunkariak pasa den igandean zabaldu zuenez, kazetariak EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean irakasle lanak berrartuko ditu eta laster utziko du telebistako ardura. Dena den Nerekanek proiektuarekin lotuta jarraitzeko asmoa du. Algortarrak
hainbat hilabete egin ditu Bilboko katearen zuzendaritzan eta, besteak beste, bere ardurapean lehenengo urteurrena bete zuen pasa den otsailaren 10ean Hamaika Bilbo Telebistak. Era berean, bere zuzendaritzapean jauzi kualitatiboa eman zuen kateak,
Euskalteleko Bizkaiko bezero guztiek ikusteko aukera eskuratu zutela, 160.000 bat etxetan. Azkenik, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin filmak ematen dituen "Kuletxov efektua" saioa indartzeko ekimena berriki iragarri du Hamaikak, "The last man on Earth", "Night of the living dead" edo "Panic in the streets" bezalako film ezagunak emitituko dituztela. Argazkian, Amaia Nerekan Umaran zuzendari algortarra / © Asier Mentxaka.