Ostegunean, otsailak 18, bi saskibaloi partida jokatuko dira 19:00etan eta 21:30ean, Barakaldoko Bizkaia Arenan, eta Athletic-en Europako Ligako norgehiagoka 21:05ean. Metro Bilbaok hamar minuturo jarriko ditu trenak, gutxi gorabehera, partida horien ostean zaleak etxera bueltatzeko.
Ostiralean, otsailak 19, beste bi saskibaloi partida direla eta, 19:30ean eta 21:50ean, horiek amaitzen diren orduan maiztasuna handituko da. Ansioko geltokitik hamar minuturo irtengo dira Etxebarrira bidean, eta bi lineetara. Gauez, ostiralero bezala, metroaren zerbitzua ordu bietan amaituko da.
Larunbatean, otsailak 20, bi saskibaloi norgehiagoka berri jokatuko dira, 18:00etan eta 20:30ean, hurrenez hurren, eta horiek amaitzean tren gehiago egongo da. Gau horretan Inauteriak ospatzen dira metroa pasatzen den hainbat herritan, Algortan eta Sestaon, esaterako; eta metroaren maiztasuna handituko da, larunbateko 23:00etatik igandeko 6:00etara. Gauez, maiztasuna 15 minutukoa izango da bide-zati komunean (Etxebarri-San Inazio) eta Bidezabalera doan bide-zatian; eta 30 minutukoa gainerakoan, hau da, Plentzia eta Santurtzira bidean, norabide bietan.
Igandean, otsailak 21, Athletic-ek ligako partida jokatuko du San Mamesen, 17:00etan, eta saskibaloi Kopako finala BECen, 19:00etan. Horregatik, metro zerbitzua indartu egingo da aurreko eta ondorengo orduetan. Batez beste, zazpi minutuko maiztasunaz ibiliko dira trenak, metro zerbitzua amaitzen den arte, 23:00etan.