Parte hartzeko http://udalaentzun.wordpress.com gunean sartu, eta ondoko ataletako batean kritika edo ekarpena egitea besterik ez dago.
- Auzoak. Auzoetako egoerari buruz kritikak idazteko edo Udalari egoera hobetzeko proposamenak egiteko.
- Udala. Udalaren politikei eta herria kudeatzeko moduari kritikak eta ekarpenak egiteko.
- Azpiegiturak. Kritikak egiteko ondokoari buruz: herriko azpiegiturak, etorkizunerako aurreikusita dauzkatenak, Udalak horiek kudeatzeko modua (kultur etxeak, udal-lokalak, liburutegiak, antzerkiak eta auditorioak, entsegu-gelak, gazlelekua, gazte-aterpea...), eta abar.
Leioaztarrek herriari buruz nahi dituzten ekarpenak eta kritikak egin ditzaten, ekimena abiatu berri dute Internet bidez. Horretaz gain, Leioan "gauza asko txarto" dagoela eta "eurek uste bezain ondo egiten ari ez direla" adierazi nahi diete udal agintari zein zinegotziei, ondoko bitakoraren bitartez: