Larunbatean Bilbon mobilizatuko dira eskualdeko langabetuen asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 17a, 14:01

Erandioko, Leioako, eta Plentzia eta Gorlizko langabetuen asanbladak kalera irtengo dira larunbat honetan Bilbon, Bizkaiko beste lau asanbladekin batera. Bizkaiko langabetu asanbladek prentsa ohar baten bidez zabaldu dutenez, langabetuek eta langileek egun pairatzen duten egoerari aurre egiteko antolatu dute Bilboko elkarretaratzea. Izan ere, Bizkaian 80.000 bat lagun langabezian izanda, "milaka langabetuk ez du inolako langabezia-saririk edo gizarte laguntzarik". Horrez gain, "Zapateroren Gobernuak eraso egiten digu, jubilatze adina 67 urtera atzeratzearekin, pentsioak txikitzearekin eta krisialdi kapitalista langileen bizkarrean lagatzearekin mehatxatuz". Bitartean, 17.456 milioi euroko etekina eskuratu duten bankuak diru publikoz finantzatzen direla salatu dute Bizkaiko langabetuek. Berriz, "etekinak dituzten enpresetan ere Enplegua Erregulatzeko Espedienteak onartzen" direlako kexu dira. Elkarretaratzerako hitzordua Bilboko Plaza Zirkularrean, BBVA bankuaren ondoan, jarri dute eguerdian, eta eguna ere ez da kasualitatea. izan ere, otsailaren 20a Nazioarteko Giza Justiziaren Eguna da. Argazkian, Bizkaiko langabetuen asanbladen aurreko mobilizazio bat / © Bizkaiko langabetu asanbladak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun