Merkatari elkarte bat nola sortu azalduko dute bihar Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 17a, 14:23
Ostegun honetan, otsailak 18, elkarte bat sortzeko eman behar diren pausuak ezagutzeko aukera izango dute merkatari eta ostalari gorliztarrek. Uribe Kostako Behargintzak eta Gorlizko Udalak antolatuta, tokiko Kzgunean emango dute hitzaldia, 20:00etatik aurrera. "Establezimendu batzuk elkarte bat sortzeko duten interes dela eta, estatutu eredu batzek erakutsiko dira; baita sortzen diren zalantzak argitu ere", zehaztu dute udal iturriek. Halere, joan nahi izatekotan, aldez aurretik baieztatzea eskatu dute, 946 774 348 telefono zenbakira deituz. Argazkian, Iberrebarri plazako 4. atarian dago Gorlizko Kzgunea / © Kzgunea.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun