Lanak bukatuko direnean, Andres Cortina kaleko behin-behineko espaloiek 2 metro eta erdi inguruko zabalera izango dute. Aldi berean, eremu horretan behin betiko hesia lekutzeko lanak amaituko dituzte. Horrek oinarrian metro bateko alde itsua izango du, baina horren gainean beste bi metroko altuera izango duen sarea izango da. Alde batetik, lanak ikustea ahalbidetuko du eta beste aldetik, ez die argitasuna kenduko inguruko etxe eta dendei, Getxoko Udalak jakinarazitakoaren arabera.
Halaber, lanak behin amaituta gune horretan argi gehiago ipiniko da. Hartara, urria aurretik zegoen ohiko oinezkoentzako pasabidea lehengoratuko dute. Gaur egun, galtzada-ardatzetik Andres Cortinako espaloi zaharrean dagoen instalazioen zangan zehar doazen hiri instalazioak desbideratzeko lanean ari dira. Izan ere, pasa den ostegunean "telefonia operadore pribatu ezagun batek" gas natural hornidura eten zuen inguruan, Andres Cortina kaleko 18. zenbakiaren parean, "zuntz-optikoa ipintzeko kanalizazio lan batzuk egiten ari zela". Lan horiek ez zuten Getxo Antzokikoekin loturarik.