Iñigo Juaristi entrenatzaile berangoztarrak ez du aurrerantzean
Athleticeko emakumeen lehenengo taldea prestatuko. Atzo iluntzean entrenatzaile ardura laga egingo zuela jakinarazi zion klubari. Behin-behinean, Athleticek zabaldu duenez, Alberto Berasaluze bigarren entrenatzaileak hartu ditu jada Juaristiren ardura. Azken boladan talde zurigorriak izan dituen emaitza txarrak izan dira Juaristiren dimisioa bultzatu duten arrazoiak. Pasa den igandean, 5 eta 1 galdu zuten Madrilen Atleticoaren aurka eta urtarrilaren 31n, 6 eta 1 erori ziren Barcelonaren aurrean. Lezaman, berriz, 2 eta 1 nagusitu zitzaizkien Prainsa Zaragozako jokalariei. Gauzak horrela, Emakumeen Superligako zortzi taldeetatik seigarrenak dira lehoi emeak, sei partidatan zazpi puntu baino ez dituztela bildu. Juaristi emakumezkoen futbol koordinazioan zentratuko da orain. Argazkia: © Athletic Club.