Gainera, epaiketan, "ia sei urteko" instrukzio eskasa gelditu zen agerian, gaztetxe barruan atxilotutako gazteei kanpoan istiluak sortu izana leporatzen zitzaiela. Nabarmenagoa oraindik izan zen ertzain baten akatsez auziperatu zuten bilbotar baten kasua, desalojoaren egunean lan-istripu baten ondorioz etxean bajan izan zelako, bere familiak, ugazabak eta baita gaizki identifikatutako okupak deklaratu zutenez. Ertzainak, berriz, tematu zen bere identifikazioa defendatzen eta defentsa abokatu batek lekukotasun faltsua emateagatik salatuko zuela iragarri zuen. Bitartean, makina bat lekukok gogoratu zuten egun hartan Ertzaintza izan zela oldartu zen bakarra.
Santa Eugenia kaleko I. Itzubaltzeta gaztetxearen desalojoagatik auziperatutako zazpi gazteak errugabe jo dituzte ia kargu guztietatik. Izan ere, Bilboko Penaleko bigarren epaitegiko magistratuak hiru lagun baino ez ditu errudun jo, eta soilik ertzainei irainak esan zizkietelakoan. Hori dela eta, 160 euroko isun bana jarri die. Pasa den