ETAren biktimak argazkilaritzaren bidez omendu nahi ditu Willy Uribek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 18a, 02:00

Willy Uribe Berangoko idazle eta argazkilari ezagunak ETAren biktimak omentzeko bitakora estreinatu berri du. Alli donde ETA asesino izeneko blogak hildako horiek gogoratzea du xede, "bortxakeriaren aurkako erabateko salaketa" eta "bidaia pertsonal" gisa. Dena den, ideia ez zen Uriberena izan, Factual.es agerkari digitalarena baizik. Pasa den urrian eskatu zioten biktimak hil ziren lekuen argazkiak ateratzea, heriotzaren egun eta ordu berean. Willy Uribek lana onartu zuen eta abenduan eta urtarrilean hildakoen inguruko 70 bat lan argitaratu zituen. Urtarrilaren bukaeran, baina, Factualek zuzendaritza aldatu, hainbat langile kaleratu eta ildo editoriala bideratu zuen. Horren aurrean, Uribek uko egin zion lanarekin jarraitzeari, baina "oroitzapena, salaketa eta bidaia uztea ondradua" ez zelakoan, bere kabuz jarraitzeko erabakia hartu du, ahal duen baldintzetan. Oraingoz, Algortan ETAk hildako hiru pertsona izan ditu gogoan: Jose Miguel Palacios Dominguez saltzailea; Jokin Azaola Martinez, Espainiako printzeen bahiketa egin behar zuen komandoa salatu zuen etakidea; eta Mikel Solaun Angulo, Algortako Guardia Zibilaren etxe-kasernaren aurkako atentatua desegin zuen etakide ohiak. Argazkian, Willy Uribe / cc-by-sa Willy Uribe - Opinion con valor.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun