LABen arabera, "dozenaka dira urtero bizia galtzen duten, ondorio larriak jasaten dituzten edota gaixotzen diren langileak, beraien lan baldintzak egokiak ez direlako. Lan osasuna eta segurtasunari bermatzeko orduan, enpresa-klaseak bultzatzen dituen ezegonkortasunak, azpikontratazioak eta arduragabekeriak jira-bira horretan murgiltzen dituzte langileak". Hori dela eta, "ustekabeko edo ekidin ezinezko gauza bailitzan, gaitz horretara ez ohitzera" deitu du sindikatu abertzaleak, "guztion indarraz, patronalak eta instituzioek gaia serio hartzea lor dezakegulako".
Ikusi Sopelako elkarretaratzearen bideoa, Sopela.net-en eskutik: