Barrence Whitfield musikari estatubatuarra eta
Petti eta Bloodyhotsaks euskaldunak doinu gozoz arituko dira bihar, ostiralarekin, Kultur Leioako Kafe Anbigu aretoan. Leioako Kultur Arloak zabaldu duenez, kontzertua gaueko 22:00etan abiatuko dute, folk, funk, country eta rock&roll musikak nagusi izango direla. Horretaz gozatu nahi dutenek, baina, bederatzi euro ordaindu beharko dute. Joaterik ez dutenek, berriz, Koska irratiaren
Barrence Whitfield musikari estatubatuarra eta
"Fonoteka" saioak kontzertuaren inguruan egindako programa entzun ahal izango dute. Whitfield rock and rollaren, funkaren eta soul musikaren legenda bat da. Urte askoan izan da The Savages taldeko kide, eta hainbat kontzertutan hartu du parte Richard Thompson, Solomon Burke, Los Lobos, Taj Mahal eta beste hainbat artistekin batera. Azkenaldian, The Hi-Risers taldearekin aritu da, Bo Diddley lagun izandakoari omenaldia eginez.