Immigrazioko Unitatearekin elkarlanean, “Emakumeak kultur arteko elkarrizketan” zikloa antolatu du Getxoko Berdintasun Zerbitzuak. Orotara, lau saio izango dira, hilabeteko azken ostegunetan, otsailetik maiatzera. Jabekuntza Eskolako ikasleek beraiek eskatuta, “protagonisten eskutik migrazioen prozesura hurbiltze eta esperientzien trukearen bitartez ezagutzea" da helburua, gaurko prentsaurrekoan Keltse Eiguren zinegotziak adierazi duenez. Jardunaldiak datorren astean abiatuko dituzte, otsailaren 25an, “Emakume etorkinen elkarteak, eta elkartze-ehuna sortzeko beraien proposamenak” gaia jorratuz. Emakumeak Aniztasunean, Munduko Emakumeak, Garaipen, ARAHMA (Emakume eusko-arabiarren elkartea) eta Malen Etxea taldeek parte hartuko dute. Saio guztiak Algortako Kultur Etxean, Villamonten, izango dira, 19:00etan. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da. Argazkian, emakume etorkin bat Algortako San Nikolas plazara bidean, aspaldi / © Getxo.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!