Algortako Telletxe plazatik abiatuta, 200 herritar inguruk egin dute manifestazioa kaleetan zehar, Jon Rosales gazte algortarrari eta atxilotutako gainontzeko lagunei elkartasuna adierazi eta horiek guztiak aska ditzatela aldarrikatzeko asmoz.
Rosales atzo atxilotu zuten Gironan, Bergaran jaio eta Elorrion bizi den Adur Aristegirekin batera. Mossos d'Esquadra Poliziak iluntzean jarri zituen biak guardia zibilen eskuetan, eta horiek Madrilera eraman. Horrenbestez, zazpi dira
Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta jarraitzen duten euskal herritarrak. Bitartean, Bilboko San Inazio auzoko Ibai Beobide gaztea gaur espetxeratu dute, Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Inkomunikazio egoerak iraun artean, mobilizazioekin jarraituko dute Algortan,
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak iragarri duenez (mp3). Bihar eta etzi 20:00etan jarri dute hitzordua Telletxen. Igandean, berriz, ikusteke dago Jon Rosales gazte algortarra epailearen aurrera eramaten duten ala ez. Argazkian, gaurko manifestazioa Algortan.