Urte asko ez dira pasa, amak eta amamak kontatzen euskunaren arabera, motxila hartu eta leku horretako kaminu eta landetatik Santa Koloma pasa eta Martiarturaino joaten ginela, edo Kukullaga baserriaren albotik (txakur hasarratuen presentziari aurre eginda), basoan sartu eta Sustatxa eta Muñarrikolandaraino joaten ginela. Ahozko tradizinoari segituz, neure seme-alabak modu bardinean egin leikeez bide horreek, baina zoritxarrez gure egunetan bideok itxita daukaguz: gaur Bolue ibaiaren paretik Martiarturaino doan bide berderik ez dago, kotxe kaminutik Marturaino joan eta lehengo landen arteko bidea hesituta dago, Kukullaga baserrira pasateko bidea (eta baso horretara sartzeko) txakur aginkarien hesi batek galazoten dau… Eta dana ahazturak eta lurjabe txiki batzuen anbizinoak eraginda, hain anbizino handia ze gaur geure betiko bideak non dagozan bere ez dakigu.
Eskapareari begituta, askotan aitatzen deuskue ez dakit nongo parajetan (gure herritik paraje dauzenak) parke natural barri bat zabaldu daudeela, ez dakit nongo eraikuntza proiektu jasangarria burutu daudeela… Alde batetik horrek guztiak modu onean eragiten gaituen arren, bestetik gure etxetik paraje dagozan pasaiaren degradazinoa eta herri bideen desagerpena bultzatu baino ez dau egiten, lehendik jazotako tradizio haren ahazturak eraginda.
Gure udalak memoria apur bat eukiko baleude, bide horreek zabaldu eta lehen lez herriko jendeak bertatik burutuko leukeez bere ibilaldiak, lehengo ohitura sanoak mantentzeko erabili geinkeezan bideak hain zuzen bere. Holan ez bada, herritarrok hesiei salto egiten hasi beharko dogu, edo berorreek apurtzen komeni bada, gizalegean oinarrituta ez dagoen lege barriari aurre eginez.
Josu Gotzon Landeta (Irakaslea)