Herenegun atxilotutako Jon Rosales Palenzuelaren neskalagunak Nafarroako Areso udalerrian duen baserria miatu du Guardia Zibilak, Espainiako albiste-agentziek zabaldu dutenaren arabera. Miaketa arratsaldeko 6ak eta 9:30ak bitartean garatu da eta bertatik hainbat poltsa eraman dute poliziek. Era berean, etxe bana miatu dute Zarautz eta Errezilen. "Berria"k zabaldu duenez, agentzien arabera lehenengo etxebizitzak Ibai Beobiderekin du zerikusirik eta bertako jabea den andra bat atxilotzera joan dira. Errezilen, ordea, etxe horretako gizonezko baten atzetik zebiltzan Guardia Zibila, iturri berberen arabera. Bitartean,
Beobidek jasandako torturen berri eman du AAMk era zabalean. Orain, Rosales eta beste sei lagun daude
Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta. Gauzak horrela, gaur eta datozen egunotan 20:00etan manifestazioa izango da Algortako Telletxe kalean Rosales inkomunikazio egoeran mantendu bitartean,
AAMk iragarri duenez (mp3). Argazkian, atzo 200 lagun izan dira gaurko protestan.