Sahararako 7,6 tona jaki eta higiene gai bildu ditu Atfalek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 19a, 13:40

Getxoko Udalak 18.000 euroko diru-laguntza ematea onartu berri du, larunbat honetan, otsailak 20, Gasteizetik abiatuko den Sahararen aldeko VI. Euskal Karabana solidariorako. Ekimenaren helburu nagusia da, saharar herritarrei jakiak eta higiene gaiak helaraztea, Tindoufeko (Algeria) errefuxiatu kanpamentuetan pairatzen ari diren eskasiari aurre egiten laguntzeko. Tokiko erakunde getxoztarrak emandako dirua horiek guztiak garraiatzen laguntzeko erabiliko dute. Besteak beste, Atfal Sahararen aldeko elkarte getxoztarrak 7,6 tona elikagai (arroza, pasta, azukrea, dilistak, atuna eta sardinak oliotan...) eta higiene gai (konpresa) batu ditu, udalerrian egindako kanpainan. Argazkian, gamelu lasterketa errefuxiatuen kanpamentu batean / cc-by-sa Saharauiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun