Beste urte batez, “Oporrak bakean” ekimenarekin bat egin du
Gorlizko Udalak. Horren bidez, Saharako umeei aukera eman nahi zaie udako hilabeteak, uztailaren hasieratik irailaren hasierara, gure artean egitera. Dagoeneko baiezkoa eman dute iaz haurretako bat etxean hartu zuten lau familietatik hiruk. Gauzak horrela, sendi bakarraren premian daude. Joan-etorria, asegurua eta begiraleen gastuak Udalak berak ordainduko ditu eta umea hartzen duen familia horren mantenuaz baino ez da arduratu beharko. Mediku araketak, berriz, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak egingo ditu. Harrera programan bereziki interesatuta daudenek apirilaren 20a baino lehen joan beharko dute udal bulegoetara, NAN eta osasun txartela aldean daramatzatela, behar diren tramiteak egiten hasteko. Argazkian, 2008ko udan Getxora heldutako Saharako umeak.