Patagonian Expedition Race-aren zortzigarren ekitaldia izan da aurtengoa. Txilekoa, munduko zeharkaldirik garrantzitsuenetakoa bilakatu da fisikoki oso zaila delako. Nazioarteko prentsak “azken lasterketa basatia” deitzen dio. Hegoaldeagoan ez dago horrelako beste probarik. Kirolariek erabili behar izaten dituzten oinarrizko garraiobide eta teknikak hauexek dira: mendiko bizikleta, trekking, itsasoko kayak, sokekin lan teknikak eta iparrorratza eta mapa baliatuz orientazioa. Air Europa Bimont laukotearekin batera, Estatu Batuak, Ingalaterra, Kanada, Suitza, Japon, Alemania, Errusia, Finlandia, Brasil, Argentina eta Txileko taldeek ere parte hartu dute. Denera, 14 talde eta 56 kirolari ibili dira, ohi den bezala oso eguraldi eta baldintza gogorretan. Hain gogora izanik, partaideen erdiak baino ez du lasterketa osoa burutu, batzuek nekeak eraginda utzi behar izan dutelako eta beste batzuek bidean galdu direlako. Bigarren urtez jarraian, Ingalaterrako Helly Hansen-Prunesco taldekoek lortu dute garaipena.
Azken sailkapena ondokoa izan zen:
1. Helly Hansen-Prunesco (Erresuma Batua): 126 ordu eta 8 minutu.
2. Air Europa Bimont (Euskal Herria / Katalunia): 142 ordu eta 46 minutu.
3. Suiza (Suitza): 145 ordu eta 6 minutu.
4. Herbertz (Alemania): 145 ordu eta 18 minutu.
5. Gearjunkie.com (Estatu Batuak): 147 ordu eta 31 minutu.
6. Untamed New England (Kanada): 148 ordu eta 17 minutu.