Leioan joko du gaur Sirokak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 19a, 19:33

Lehenengo bi kontzertuak Bakion eta Balmasedan eman ostean, gaurko saioa Leioan eskainiko du MusikHerria diskoetxeko Siroka taldeak. Kurkudi Kultur Elkarteak antolatuta, izen bera daukan herriko tabernan izango da emanaldia, 22:30etik aurrera. Leioako Ekaitz "Kloratita" eta Ugaoko Gorka "Feos pero Majos" Koska irratiko esatariak tartean, Balmasedakoa den Maria "Apurka"-k osatzen du udan ibiltzeari ekin zion taldea. Horiekin batera, eta Gaizka "Izate Faltsua" behin betiko ordezkatzen, Pepo "Keats", "Stropajo" edo "All Night'ers Club" erandioztarra izango da. Abenduaren 1ean ezagutzera eman zuten Siroka, laukotearen "Haize berriak" lehenengo diskoa aurkeztearekin batera. Horretan, Jone Uria bertsolari algortarrak parte hartu du. Argazkian, musikari laukotea Siroka aurkeztu zuten egunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun