Bihar ere tren gehiago ibiliko da gauez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 19a, 19:48

Joan zen larunbaterako zerbitzu berezia antolatu zuen Metro Bilbaok, Inauteriak zirela eta. Biharko ere tren gehiago jarriko ditu garraio enpresak. Izan ere, asteburu honetan Algortan errepikatu eta Astrabuduan ospatuko dituzte Aratusteak. Otsailaren 20tik 21erako gauean, hamar minutuko maiztasunari eutsiko zaio enborrean, hau da, Etxebarri eta San Inazioko geltokien artean, 15 minutukoa izango da Bidezabalera artekoa eta 30 minutukoa Plentzia eta Santurtzirakoa, bi norabideetan. Helburua da "gau horretan jaiaz gozatzera irtengo diren milaka pertsonei garraioa erraztea, bidaia seguru eta eroso egiteko modua eskainiz", Metro Bilbaoko arduradunek aipatu dutenez. Iaz 50.000 pertsona inguruk erabili zuten Inauterietako gaueko zerbitzua. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun