Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak ohartarazi duenez, 120 kilometro ordu baino gehiagoko haize-boladak izango dira igande arratsaldetik aurrera. Hori dela eta, alerta laranja ezarriko du, eta astelehen egunsentira arte iraungo du egoera horrek, haizea ahultzen hasi arte. Igande goizean, halaber, 110 kilometro ordu baino gehiagoko ufadak jasoko dira haizeguneetan (kostaldean, edo mendi-inguruetan), eta 80 kilometro ordukoak gainerakoan. Gauzak horrela, larunbat eta igande arteko gauerditik aurrera abisu horia izango du ezarrita Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Arriskurik handieneko orduen ostean, 100 kilometro ordu baino gehiagoko boladak egon litezke astelehen eguerdira arte; horregatik, asteleheneko 7:00etatik 13:00etara oraindik maila horiko abisua egongo da indarrean. Argazkian, hainbat lagun itsasontzi bat lotzen aurreko batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!