Kubaren aldeko kontzertua izango da bihar Udondo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 19a, 20:26

Kubako Iraultzaren 50. urteurrena ospatzeko kontzertua izango da bihar, larunbata, iluntzean Leioako Udondo gaztetxean. Gazte Komunisten Kolektiboak taldeak antolatuta, Barakaldoko 121 Crew taldeak ohikoak dituen rap eta hip-hop euskaldunak eskainiko ditu. Beraiekin batera, Valentziako Los Chikos del Maiz raperoak izango dira oholtzan. Kontzerturako txartela gaztetxearen atean bertan eros daiteke bost eurotan. Emanaldiaren ostean, jaia izango da gaztetxean, Aurretik, arratsaldeko 5etan, "El bloqueo: la guerra contra Cuba" bideo proiektatuko dute, ondoren eztabaida egiteko. Besteak beste, Kubako eredu sozialistak hartutako neurri sozioekonomikoak eta AEBetatik jasandako erasoak hizpide izango dituzte, beraz. Argazkian, 121 Krew taldea iazko Santutxuko jaietan / cc-by-sa Sangutxujai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun