Ertzaintzak hiru pertsona identifikatu ditu Rosalesen aldeko manifestazioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 20a, 02:15

Ertzaintzak hiru pertsona identifikatu ditu bart Jon Rosales gaztearen alde 200 bat lagunek Algortan egindako "Atxilotuak askatu" lelopeko manifestazioan. Iluntzeko 20:10ak aldera, martxa Telletxe kaletik abiatu eta berehala, dozena bat ertzain ageri da bidea moztuz. Poliziek pankarta sostengatu duten hiru lagunei identifikazioa eskatu diete, torturaren aurkako leloen artean. Identifikatuek agiriak eman ostean oldartzearekin mehatxatu ditu Ertzaintzak, "legez kanpoko irudiak edo leloak" ikusi edo entzunez gero. Manifestazioa, baina, lasaitasunez garatu da hortik aurrera. Bestalde, Espainiako Polizia Nazionala ere izan da Algortan. Hainbat lekukoren arabera, Telletxeko taberna ezagun batera "komuneraino sartu eta bertatik alde egin du, norbaiten bila egongo balitz". Era berean, hainbat denbora eman dute Espainiako polizien furgonetak Sarrikobaso kalean, Eroski supermerkatuaren altueran. Herritik zehar ere jira eta bira ibili dira. Argazkian, ertzainak bart egindako mobilizazioaren aurrean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun