Zigor Goikoetxea atxilotuta eraman dute hainbat poliziek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 20a, 02:57

Zigor Goikoetxea gazte getxoztarra atxilotuta eraman dute bart burua estalita zeramaten ustezko poliziek. Gara.net-ek Goikoetxearen lagunen lekukotasunean oinarrituta zabaldu duenez, Zigor Algortako taberna batean hartu dute atxilo, gauerdia baino lehen, aurpegian txanoa zeramaten hainbat lagunek. Poliziak hiru autotan bertaratu eta lokalera sartu dira "istiluak sortzen, borrak eskuan eta garrasika: 'Tira, Zigor, gurekin etorri...!' Eskuburdinak jarrita eraman dute". UKBERRI.NETek aurretik jakinarazi duenez, Espainiako Polizia Nazionalak hainbat mugimendu egin du bart Algortan. Gainera, Zigor Goikoetxearen aurka komunikabide espainolek daramaten jazarpen kanpaina mediatikoak goranzko bidea hartu du Jon Rosalesen argazkien artean ageri denetik. Ildo berean, orain dela gutxi Marisa Arrue mehatxatu zuela argudiatuta jarritako zigorraren gehiengoa berretsi izanak berriro puri-purian jarri du Goikoetxearen aurkako kanpaina. Aipatu jazarpena Falange y Tradicionek bere gurasoen etxeari sua eman zionean baino ez zen apaldu. Azkenik, ezker abertzaleak "Zutik Euskal Herria" agiria iragarri zuenetik, Espainiak atxilotutako zortzigarren militante independentista da Goikoetxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun