Pribatutasunaren alorrean, interesgarria da baita ingelesezko Wikipediak zer dioen ikustea, beste bitxikeria batzuetaz jabetzeko (hala ei dator idatzita izena ematerakoan inork irakurtzen ez duen testu luze horretan):
"We may share your information with third parties, including responsible companies with which we have a relationship".
Uste dut badela nahiko adierazgarria.
Emandako pausuak: nire interesekoak ziren argazkiak gorde eta etiketaturik agertzen nintzen argazki guztietatik etiketa kendu, talde eta kausetatik irten eta kontua ezabatzeko esan. Behin kontua ezabaturik izanda, ;@julen-ek iradokitako pausua eman dut, nire e-posta helbidea euren datu-basetik ezabatzeko.
Paranoikoa? Agian. Baina ez dut gura jada erabiltzen ez dudan sare sozial batek niri buruzko daturik gordetzea. Facebook ez da niretzat. Jarraituko dut beste sare sozial batzuetan…
MIkel Iturbe blogariak Hamahiru.org bere bitakoran atzo argitaratutako artikulua
[cc-by-sa Mikel Iturbe -