Bart burua estalita zeramaten Espainiako poliziek Algortako taberna batean sartu eta
Zigor Goikoetxea atxilotu ostean, Indautxuko komisariara eraman zuten gazte getxoztarra. Bertan, hiru orduz egin zioten galdeketa, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez. Goikoetxea astelehenean eramango dute Auzitegi Nazionalera, Madrilera. Orain, Basauriko espetxean daukate. Bestalde, Jon Rosales algortarrak, Adur Aristegi elorriotarrak eta Faustino Marcos donostiarrak Guardia Zibilaren eskuetan tratu txarrak jasan dituztela salatu du AAMk.
Hirurak espetxeratzea agindu du gaur Fernando Grande Marlaska epaileak. Bitartean, Guardia Zibilak
Igor Maiora gaztea atxilotu du Oiartzunen. Argazkian, aurreko egunetan bezala, dozenaka lagunek salatu dituzte atxiloketa eta espetxeratzeak Algortan; 200 lagun inguru, deitzaileen arabera.