Ertzaintzak Mario Bros identifikatu du Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko ots. 21a, 07:13

Algortako Inauterien errepikapena ospatzen ari diren honetan, Ertzaintzak Mario Bros gelditu eta identifikatu du Getxo udalerriko herri horretan. Identifikatutako gaztearen koadrilakoek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, goizaldeko 2:15ak aldera, poliziek bideojokoetako Mario Bros eta Luigi iturginei agiriak eskatu dizkiete Algortako Villamonte eta Bolue kaleen artean, haiekin batera ahuntza, benetakoa, zeramatelako. Izan ere, Mario Bros eta Luigiren mozorroak zituztenek zein haien lagunek Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan abereen inguruan dauden arauak hautsi dituztelakoan aritu dira poliziak, uneoro aurpegia estalita ibili direnak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun