"Bakartuta izateaz gain, azpimarratu behar da, bera dagoen modulua, bigarren gradukoa izan arren, oso modulu gatazkatsua dela", adierazi du Uribe Kostako AAM-k. Bestela ere, hainbat “parte” sartu dizkiote Pauli beste kontuengatik ere, errepresioaren kontrako erakundeak jakinrazi duenez. Esaterako, funtzionario batek bisita denbora laburtu zion etxekoekin zegoenean, eta protesta egin zuenez arrastaka eraman zuten lokutorioetatik. "Parte eta zigorren ondorioz, lehenengo gradua sartuko diotela esan diote, baina horren tramitazioa Espetxeetako Zuzendaritzaren esku dago, eta bitartean moduluan egongo dela", gaineratu dute. Gutunak eta egunkariak jasotzeko ere arazoak ditu Sevilla II espetxean dagoenetik.
942 kilometro
"Gogoratu behar da Sevilla II espetxea nahiko berria dela, baina egitura arazo asko ditu eta bertako funtzionarioen jarrera oso zorrotz eta oldarkorra dela", aipatu du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Bestalde, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) borrokaldiaren aldarrikapenetako bat inor bakartuta ez egotearena dela. Sevilla II espetxean, ondoko euskal preso poltikoak daude gaur egun: Iñaki Arakama Mendia, Jose Arizkuren Ruiz, Urtzi Paul Larrea, Joseba Permach Martin eta Jon Villanueva Patin. Getxotik Moron de la Fronterara 942 kilometro daude.